XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honako pauso hauek eman behar dira:

1. Emaitzak agertu behar duen gelaxkan kokatu kurtsorea.

2. Txertatu menuko Funtzioa... aukera hautatu edo tresna-barrako fx ikurra duen botoia sakatu edo formula-barrako fx ikurra duen botoitxoa sakatu.

Aukeraketa hau eginda funtzio bat sartu nahi dela adierazi da.

Beraz, funtzioaren definiziorako laguntzaile edo morroia martxan jartzen da elkarrizketa-koadro bat pantailaratuz.

3. Elkarrizketa-koadro honetako ezkerraldean funtzio-multzo edo Kategoria guztiak agertzen dira eta eskuinean ezkerrean hautatutako multzoko funtzioak ikus daitezke.

Adibide honetan behar den funtzioa (MAX) estatistikoen multzoan dago (Estatistikoak):

Eskuineko zerrendan hautatzen den funtzioari buruzko azalpenak ematen ditu behe-aldean, funtzio egokiena aurkitzen laguntzeko.

4. Behar den funtzioa aurkitutakoan hautatu eta Ados botoia sakatu behar da.

Une horretan hautatutako funtzioaren definizioa hasten da.

Desberdinak izango dira, beraz, ondorengo pausoak hautatzen den funtzioaren arabera.

Funtzio guztiek behar dituzte argumentuak. hau da, kalkulua egiteko datu batzuk beharko dituzte.

Horiek definitzea da hurrengo pausoen helburua.